Extremadurarren XIV. Kultura Astea

Iker Barandiaran 2004ko mai. 6a, 18:31
Arrasateko Corazón de Encina Extremadura elkarteak XIV. Kultura Astea antolatu du. Maiatzaren 8an hasi eta hilaren 16ra arte egingo dituzte ekitaldiak.

Urtero moduan, Arrasateko Corazón de Encina Extremadura elkarteak kultura astea antolatu du. Maiatzaren 8tik 16ra bitartean egitarau zabala egingo dute.

Besteak beste, gastronomia, musika, jokoak, lehiaketak, antzerkia eta "play-back"-a izango dira. Ekitaldi gehienak elkarteak Arrasateko San Andres auzoan duen egoitzan egingo dituzte.

Maiatzaren 8an, karaokea egingo dute, 19:30ean.

Maiatzaren 9an, elkarteko erregina eta ohorezko bi damak aukeratuko dituzte, 19:30ean.

Maiatzaren 11n, 12an eta 13an, gazteendako jokoak eta lehiaketak egingo dituzte, arratsaldero.

Maiatzaren 14rako, besteak beste, saiheski-jana, antzerki emanaldia eta flamenko kontzertua antolatu dituzte.

Corazón de Encinaren ohiko erabiltzaileez gain (semeak eta alabak kontutan hartuta, 600 bat bazkide dira), ibarreko eta Euskal Herriko lagun asko hurbilduko dira bertara. Zer esanik ez, ekitaldi guztiak doan izango direla, eta ateak zabalik dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak