Maiatzaren 7an, egubakoitza, Fjord musika talde berriak aurkezpena egingo du Arrasateko gaztetxean. 22:30ean izango da, eta Ondarroako Keike taldearekin batera joko du.
Fjord taldeak lehenengo kontzertu ofiziala Arrasaten egingo du. Proiektu hau lau lagunek osatzen dute: Ekon taldean ibilitako Juanek, Etsaiak-en ibilitako Mikelek eta Keuk, eta Su Ta Gar kide ohi Ibanek.
Euren lehenengo diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak kaleratu du, eta hasieratik eman du zeresana.
Hainbat musika estilo uztartu dituzte, eta kontzertu indartsuak emateko asmoa erakutsi dute.
Arrasatera etorri aurretik, Gasteizen eta Andoainen iragarri bariko kontzertuak egin dituzte proba moduan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak