Abian da mendiko medikuntza eta sorospeneko bigarren ikastaroa

Xabier-Urzelai 2004ko mai. 4a, 14:48
Arrasaten zaletasun handia dago mendira joateko, bai osteratxo bat egiteko edo baita goi mailako mendiak igotzeko. Jakin egin behar da, baina, mendian ibiltzen, eta zerbait gertatuz gero komeni da zer egin jakitea. Horretarako antolatu du Besaidek ikastaroa, eta gaur, hilak 3, edo datorren martitzena, hilak 11, egongo da izena emateko aukera.

Interesatuok Besaideren egoitzara joan beharko duzue, 19:30etik 20:30era bitartean. Ez da lehenengo aldia horrelako ikastaro bat antolatzen dutena, baina aurrekoan alde teorikoa landu zuten, eta orain, alde praktikoari emango diote garrantzia. Ikastaroa Eginon (Araba) egingo dute, ekainaren 4an, 5ean eta 6an.

Ikasle kopuru mugatua

Ikastaroan parte hartzeko 96 euro ordaindu beharko dira. Prezio horren barruan daude ikastaroko izenematea eta pentsio osoko egonaldia. Ikasle kopurua mugatua denez, jendeak izena eman ahala beteko da zerrenda, 24 laguneko taldea osatu arte. Ikastaroak helburu garbia du, mendiko larrialdietan medikuntza eta sorospen lanak nola egin irakastea. Eta horretarako, besteak beste, eskalatzeko sokekin korapiloak nola egin, segurtatzen ikasi, bihotz-biriketako bizkortze ariketak egin eta zaurituak nola garraiatu ikasiko dute. Esan gabe doa, mendian asko ibiltzen denarendako, ikastaro ezin interesgarriagoa dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak