Saharako 12 ume etorriko dira herrira uda pasatzera

Maria Agirre 2004ko mai. 3a, 10:54
Arrasateko 12 etxetan hartuko dituzte udan saharako umeak. Beste bi, berriz, Aretxabaletan hartuko dituzte, bertako Udalak ere ume horien bidaia onartzea onartu du-eta.

Joan den hilean adierazi zuen Arrasateko Udalak aurten ere saharako umeak ekartzeko asmoa. Arrasatearrei umeren bat jasoko ote luketen galdetuta, 12 familiek erantzun dute baiezkoa.

Uztailean iritsiko dira Arrasatera Argeliako kanpamenduetan bizi diren 12 ume uda hemen igarotzera. Udalak hegazkina ordainduko die, familiek berriz, umea etxean jaso beharko dute.

Aretxabaletarrak Arrasateko zerrendan

Gainera, aurten Aretxabaletarrik ere egin du izenematea Arrasateko zerrendan, bi zehazki. Herriko Udalak, Aretxabaletako Udalari pasa dio zerrenda, eta Aretxabaletako Udalak onartu du egin du ume bi horien bidaia gastuak onartzea.

Bergara

Bergarara ere etorriko ei da saharako umerik, baina ez bertako udalaren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak