Zeramika erakusketak, hitzaldiak, bideo emanaldiak eta beste zenbait ekintza izango dira bihartik maiatzaren 9a bitartean Arrasaten. Telleria baserriko jaia antolatu du Ceramikarte.com aldizkari digitalak, eta mundu osoko zeramikagileak gerturatuko dira ibarrera.
Bihar Angeles Casas aragoiarraren erakusketa irekiko dute Harresi aretoan, eta ikusgai izango da maiatzaren 9ra arte. Euskal zeramikagile garaikideen lanak ere ikusi ahal izango ditugu, eta baita Yanka Mikhailova bielorrusiarraren lana ere.
Orain lau urte aurkitu zuten Arrasateko telleria baserrian tellak egiteko labea, zenbait indusketa egin zituzten, eta Udalak erabaki zuen tellerixakua baserriko labea berreskuratzea. Beste arrazoi batzuren artean, horrexegatik ere antolatu dute jaia.
Raku labearen erakustaldia herriko plazan
Maiatzaren 6tik 9ra egingo dituzten ekintzen artean, ikusgarriena izango da Raku labearen eraikuntza. Arrasateko plazan egingo dutena. Eskuorriak eta kartelak dagoeneko prest dituzte. Bergarako KOH diseinu grafikoak eta inpresio digitalak etxeak egin ditu. Bihar arratsaldean, berriz, zazpi t´erdietan Harresi aretoan aurkeztuko dute Telleria baserriko jaia.