Garaia gunea egiteko lurrak erosiko ditu Udalak

Nerea Zubiete 2004ko api. 27a, 15:13
Garaia gunea egiteko behar dituen Uribarri auzoko lurrak erosiko ditu Udalak, espropiazio sistemaren bitartez. Atzo, apirilaren 26an egindako osoko bilkuran erabaki zuen hori Udalak.

Uribarri auzoan egingo den Garaia Ikerketa eta Garapen gunerako lanak datorrenhilean hasiko dira eta horretarako, orain Udala behar diren lurrak erosten dabil. Uribarriko lur jabeek aukera izan dute Garaiarako eskuratu behar diren proposamenen aurrean alegazioak egiteko.

Alegazio gehienak salerosiko diren lurren neurrien gainekoak izan dira, izan ere, udalak egindako neurketak kasu askotan ez datoz bat jabeek diotenarekin. Bestalde, baserritarrek behin baino gehiago aipatu dute lur horietan jardueraren bat edo landaketaren bat dutela eta horren aurrean dirua eskuratu behar dutela. Lur jabeek, bestalde, zalantzan jartzen dute Garaia gunea egiteko promotorak izan behar duen etxebizitzak egingo diren lurren espropiazioen onuraduna.

Erantzuna eman

Orain Udaletxeak alegazioei erantzungo die eta atzo egindako osoko bilkuran onartu zutenez, lur horiek erosi egingo ditu. Espropiazioa izango da lurrak eskuratzeko sistema. Udalak, gainera, uste du presazkoa dela lurrok erostea, inguru horretako plana oso aurreratuta dagoelako eta lurrak ez eskuratzea atzerapen garrantzitsua izango litzatekeelako. Orain, beraz, udalak eta lur jabeek 15 eguneko epea dute lurren gaineko prezio egoki bat lortzeko. Hori lortuko ez balute, Eusko Jaurlaritzak egindua emango luke berehala lurrak okupatzeko.

Garaia gunean Berrikuntza Poloa eta etxebizitzak egingo dituzte. 180 etxebizitza egingo dituzte, horietako 140 merkatu librean saltzeko eta 40 babes ofizialekoak. Atzoko osoko bilkuran onartu zuten zinegotziek lurrak erostea , Ezker Batuaren eta Aralarren abstentzioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak