Harridura osoko bilkuren aretoan

Nerea Zubiete 2004ko api. 26a, 14:11
Gaur goizean zinegotziek egin duten osoko bilkuran harrituta gelditu gara bai zinegotziak eta baita han lanean genbiltzan kazetariok ere, Inazio Lakunza Alkateak bapatean aretoa utzi duenean. Alkateak mahaia utzi eta 5 bat minutuz gelditu du osoko bilkura, ezelako azalpenik eman barik. Akats horren ostean, normal jarraitu du bilkurak.

Goizeko 10:00ak pasatxo ziren eta bilkuraren gai zerrendaren 16garren gaia aztertu behar zuten zinegotziek. Gai horren sarrera egin eta bapatean mahaitik jaiki eta Alkatetzan, bere bulegoan sartu da, inori ezer esan gabe. Alkatea mahaian faltan, beraz, osoko bilkura gelditu egin da.

Udaletxeko Idazkaria zegokion gaiari buruzko diktamena edo txostena irakurtzen zebilen eta bapatean ixildu egin da, alkatea nola zihoan ikusiz, eta inguruko guztiei begiratuz. Izan ere, Inazio Lakunza Alkateak ez du ezelako azalpenik eman joateko orduan. Udalbatzarren aretoan harridura izan da nagusi orduan, inork ez zekielako batzarrak jarraitu behar ote zuen ala zer gertatuko zen.

Bost bat minutu igaro ondoren, itzuli egin da Lakunza eta, esan du, bera ere harrituta gelditu dela. Alkateak esan du, bera berria dela alkate lanetan eta oraindik ez dakizkiela arau guztiak. Azalpen horren ostean, normaltasunez jarraitu du udalbatzarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak