Bretoiak Goienan bisitari

Xabier-Urzelai 2004ko api. 23a, 18:11
Bretainiako 48 ikasle izan dira egunotan ibarrean, Arizmendi ikastolakoekin batera. Arizmendikoak martxoan joan ziren hara, eta orain, ikasle Bretoiei tokatu zaie Euskal Herria ezagutzera etortzea.

Datorren eguaztenera arte egongo dira Bretoiak gure artean. Martxoaren 8tik 14ra arte Arizmendiko hainbat ikasle izan ziren Bretainian, besteak beste, Diwan eskolak bisitatzen. Eta, orain, eurei tokatu zaie hona etortzea.

Gaur goizean Arrasateko Industri Museoan izan dira, eta arratsaldean etorri dira Goiena bisitatzera. Goitb, Arrasate Irratia eta Arrasate Press bisitatu dituzte, eta kamara aurrean saiakerak egiten ere ikusi ditugu.

Asteburua inguruko familiekin igaroko dute, eta astelehenean Donostiara joango dira, besteak beste, Realaren entrenamendu saioa ikustera. Martitzenean, azkenik, Gernikara joango dira, eta eguaztenean hartuko dute Bretainiarako bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak