Mondrak mailaz igo gura duen Berioren zelaian jokatuko du zapatuan

Xabier-Urzelai 2004ko api. 23a, 14:42
Elgoibar eta Berio izan dira orain arte preferente mailako talde onenak, eta bi talde horietako baten kontra jokatuko du Mondrak asteburuan. Arrasateko taldeak bete du helburua, datorren urtean preferenten izango da, baina Beriorendako orain hasi da benetako txapelketa.

Preferenteko Txapelketa amaitzeko sei aste geratzen dira. Batzuendako hil ala biziko sei aste; beste batzuendako lasai jokatu ahal izateko eta datorren denboraldia prestatzen hasteko sei aste. Ez da hori Berioren kasua. Sailkapenaren bigarren postuan dago oraingo asteburuko Mondraren kontrarioa, eta Arrasateko jokalariek ezin motibatuago dagoen talde baten kontra jokatuko dute. Joan den asteko eta oraingo asteburuko kontrarioen artean ezin da alde handiagoa egon. Dagoeneko erregional mailan dagoen Amaikak Bat taldearen kontra jokatu zuen Mondrak joan den astean (2-1), eta hirugarren mailan egoteko apustu sendoa egin duen taldearen kontra jokatuko dute asteburuan. Bata, dena galdutzat eman duen taldea; eta bestea, buruan irabaztea baino ez duen taldea.

Partidu erabat ezberdina

Joan den astean Arrasatekoek izan zuten baloiaren jabetza; oraingo asteburuan, berriz, Beriok baloia gurako du, estutu egingo dute, eta defendatzeaz gain, amorratzen egongo dira gola egiteko; berdinketak ez du-eta ezertarako balio. Berioren zelaian Mondrak ez ditu izango joan den asteko gol aukerak. Horrek esan gura du, jokaldi bakoitzari errentagarritasun handiena atera behar diotela. Eta, kontutan izan Beriok ez duela bat bera ere barkatuko. Norgehiagoka 15:30ean izango da, Berion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak