Arrasate Lehiaketen sari banaketa

Iker Barandiaran 2004ko api. 23a, 13:13
Eguenean, apirilaren 22an, egin zuen AEDk Arrasate Lehiaketen sari banaketa. Alkateak, zinegotzi batzuek, zenbait irakasleek eta kultur eragileek esku hartu zuten ekitaldian.

AEDk XVII. Arrasate Lehiaketen sari banaketa ekitaldia egin zuen. Maider Arregik eta Mikel Aranburuk egin zuten aurkezpena, eta hainbat herritarrek esku hartu zuten. Ekitaldiaren bukaeran, Jone Sagasta gazte arrasatearrak poesia errezitatu egin zuen.

Poesian, 1990ean edo ostean jaiotakoen lehenengo saria Oihane Garciak eta Deiane Galdosek jaso zuten. Bigarrena, berriz, Maialen Linazasorok. 1988 eta 1989 artean jaiotakoen artean, lehenengo saria Jone Sagastak eskuratu zuen. Eta bi bigarren sari eman zituzten: Onintza Langarani eta Ariana Albariñori. 1987an edo aurretik jaiotakoen artean, bi lehenengo sari eman zituzten: Iban Gonzalezi eta Asier Osinagari.

Ipuinetan, 1991n jaiotakoen artean, Oihane Urtzelaik eskuratu zuen lehenengo saria, eta bigarrena hutsik gelditu zen. 1990ean jaiotakoen artean, Iban Aparicio izan zen txapelduna, eta Oihane Zabala txapeldunordea. 1988 eta 1989 bitartean jaiotakoen kasuan, bi lehenengo sari eman zituzten: Jone Sagastari eta Beñat Barberenari. 1987 aurretik jaiotakoei dagokionez, Ahinize Errasti izan zen irabazlea, eta Hasier Eraña irabazleordea.

Bertso paperetan, 1990ean edo ostean jaiotakoen artean lehenengo saria Olatz Ezpeleta eta Nekane Castellanok jaso zuten. Bigarrena, berriz, Amaia Sanchezek. 1988 eta 1989 bitartean jaiotakoei dagokionez, bigarren saria Julen Agirianok eskuratu zuen, eta lehenengoa hutsik utzi zuten. 1987an edo aurretik jaiotakoen artean, lehenengo eta bigarren sariak hutsik gelditu ziren, baina epaimahaiak sari berezia eman zion Ander Lizarralderi.

Komikietan, 1990ean edo ostean jaiotakoen artean, Iratxe Arresek jaso zuen lehenengo saria. Bigarrena Marta Garciak eskuratu zuen. 1988an eta 1989 artean jaiotakoei dagokionez, bi bigarren sari eman zituzten: Unai Pagaldai eta Manex Ruseri, eta Iraitz Guridi eta Sara Romerori. Lehena, Danel Iriarteri eman diote. 1987an edo aurretik jaiotakoen artean, Unai Azkaratek lehenengo saria hartu zuen. Zorionak, guztiei!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak