Arrasateko gaztetxea lanean 13 urtean

A. Leibar 2004ko mar. 30a, 12:30
Arrasateko gaztetxeak "13 urtez armiarma sarea iruten... eta jarraituko dugu!!" lelopean urteurrena ospatuko du apiril osoan. Hamaika dira ospitaleko gaztetxeak bete zituen urteak, eta ia urte bat egungoak; tartean urte bat inguruan ez zen lokalik egon. Urteurrena ospatzeko, egitarau zabala antolatu dute.

AGAKOk (Arrasateko gazte batzarrak) "13 urtez armiarma sarea iruten... eta jarraituko dugu!!" lelopean urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dute. Apiril osoan egingo dituzte ekitaldiak.

Egitaraua:

Apirilak 1, osteguna:

"Hamar elkarrizketa" liburuaren inguruko solasaldia. 19:30ean.

Apirilak 3, larunbata:

Bertso bazkaria:

  • 12:00etan triki-poteoa.
  • 14:30ean bertso bazkaria: Amets Arzallus eta Sustrai Colina.

Apirilak 6, asteartea:

Zinea, "Ciudad de Dios" filma. Arratsaldeko 18:30ean.

Apirilak 9, ostirala:

Kontzertua: Marea taldea. Gaueko 22:30ean. Sarrera: 4 euro (sarrerak aurretik: Ekaitz eta Irati tabernetan).

Apirilak 16, ostirala:

Kontzertua: Betagarri eta Doverman (Japon). Sarrera: 4 euro 22:30ean.

Apirilak 18, igandea:

Antzerkia: "Pánico Escénico". Arratsaldeko 19:00etan.

Apirilak 22, osteguna:

Hitzaldia: "bailara suntsitzeko plan "ekologikoa"" 19:30ean.

Apirilak 23, ostirala:

Zine maratoia: Monty Pyton-en pelikulekin zine maratoia. Arratsaldeko 21:00etatik aurrera.

Apirilak 24, larunbata:

Goizeko 11:30ean pintxo eta sagardo dastaketa.

Apirilak 25, igandea:

Antzerkia: "la moska gao", arratsaldeko 18:30ean.

Apirilak 29, osteguna:

Elgoibarko gaztetxearen inguruko emanaldia arratsaldeko 19:00etan.

Apirilak 30, ostirala:

"Kontrainformazioa bultzatu"; Ekintza Zuzena aldizkariak antolatutako jaialdia:

  • Arratsaldeko 18:00etan ale berriaren aurkezpena.
  • Gaueko 22:30ean kontzertua MCD eta Los Chicos Boom (Arrasate). 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak