Ekin Emakumeak Elkartea Topagunea Elkartearen barruan sartu da

Nerea Zubiete 2004ko mar. 29a, 14:12
Arrasateko Ekin Emakumeak Elkartea Topagunea, euskararen inguruan lanean dabiltzan elkarteen elkargoaren barruan sartu da. Zapatuan Topaguneak egin zuen urteko batzarrean erabaki zuten Arrasateko elkartea ere onartzea.

Ekin Emakumeak emakumearen arloa jorratzen du euskararen aldeko bere lanean eta hori berrikuntza da Topagunearen barruan, orain arte horrelakorik ez delako landu bertan.

Lehengo ildoetatik jarraitu

Ekin Emakumeak eta beste hiru kide berri onartzea izan da aurtengo batzarrean Topaguneak hartu dituen erabakietako bat. Aurrera begira, bestela, elkarte horrek orain arte jorratutako ildoetatik joko du. Haurrekin eta gazteekin, kulturgintzan, komunikabideak bultzatzen, euskaldunberriei laguntzen eta enpresaren mundua euskalduntzeko ahaleginetan jarraituko dute. 72 elkarte daude gaur egun Topagunean. Horietako 36 Gipuzkoakoak dira, 28 bizkaitarrak, 4 Arabakoak eta 4 Nafarroan dabiltza lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak