San Josepe harrobiaren ustiapena ez luzatzea erabaki du osoko bilkurak

Maria Agirre 2004ko mar. 29a, 12:25
San Josepeko harrobiaren ustiapena ez luzatzea erabaki du Arrasateko Udalak. Gaur, astelehena, osoko bilkuran hartu da erabakia. EAJ alderdia luzatzea alde azaldu bada ere, gainontzeko alderdi guztiek aurka bozkatu dute. PP, berriz, abstenitu egin da. Apirilaren 27an geratuko da bertan behera harrobiaren ustiapena.

Ustiapena luzatzea nahi zuten langile batzuk ere izan dira osoko bilkuran, eta oso haserre atera dira ez luzatzea erabaki dela ikusita. Gai horretan, EAJk alde bozkatu du; PSE, EA, EB eta Aralar, berriz, harrobia istearen alde azaldu dira, eta PP abstenitu egin da. Gainera, harrobia ustiatu duen enpresari eskatu diote hasieran hartu zituen konpromezuak betetzea, eta ingurua behar moduan uztea. Apirilaren 27an bukatuko da San Andresko San Josepe harrobia ustiatzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak