Kanpanzar konponduko du Diputazioak

Nerea Zubiete 2004ko mar. 26a, 13:38
Kanpanzarrerako igoeraren azken kilometroan, hau da, Saratik mugaraino doan errepide zatia konpondu egin behar dute. Aste honetan erabaki du hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen batzarrak.

Konpondu behar den zatiak 870 metro ditu eta gaur egun oso egoera txarra du zoluak, eta Gipuzkoako Foru Aldundian erabaki dute lehentasuna duen lana dela. Orain lanak adjudikatzeko prozesua hasiko da. Errepide Sailetik adierazi dutenez, uda baino lehen hasiko dira Kanpanzarrera igotzeko azken kilometroko konponketa lanak. Obrek izango duten iraupenari buruz, berriz, ez digute ezer esan. Eta lan horiek egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 177 mila euro bideratuko ditu, hau da, lehengo pezetetan ia 28 milioi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak