Realeko jokalariak Debagoieneko Ospitalean

Xabier-Urzelai 2004ko mar. 25a, 13:12
Inoiz baino jende gehiago izan da Debagoieneko Ospitalean gaur goizean. Realeko atezain Alberto eta Kvarme atzelaria gaixo dauden gaztetxoekin izan dira. Sinadura mordoa egin eta opariak banatu dituzte.

Goizeko hamaiketan iritsi dira Alberto eta Kvarme Debagoieneko Ospitalera. Ospitaleko zuzendaritzakoek bigarren solairuan dauden gaztetxoengana eraman dituzte, eta han egon dira gelarik gela gazteei opariak eman, sinadurak egin eta erretratuak ateratzen. Gaztetxoak, baina, ez dira sinadurak eskatzen ibili diren bakarrak izan, ospitaleko erizainek ere nahikoa lan eman die-eta Realeko jokalariei. Behingoagatik, behintzat, seguru gaztetxo horien lagunek ospitalean egon gurako luketela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak