"Arrasate, langileek eraikitako herria" liburua aurkeztu dute

Julen Iriondo 2004ko mar. 24a, 17:43
XX. mendean Arrasateko langileriaren bizimoduak izandako bilakaera azaltzen du lanak. Langileen euren testigantzetan dago oinarrituta. 500 ale atera ditu Udalak.

Herriko Industria Erakusketako arduradun Isabel Aramendiaren eta Leire Parra historialari arrasatearraren lanaren emaitza da “Arrasate, langileek eraikitako herria” izenburudun liburua. Hauen lanaren emaitza, eta XX. mendeko sasoi desberdinetako beharginen testigantzena ere bai. Izan ere, Arrasateko langileriaren bizimoduaren bilakaera jasotzen du Udalak argitaratu eta eguerdian aurkeztu duten liburuak.

«1993an gure industriaren historia errekuperatzeko lanari ekin genionean ohartu ginen historia horretako protagonistak gure artetik alde egiten ari zirela, eta haiekin batera baita informazio oso baliotsua ere. Hori saihesteko ekin genion joan den mendeko beharginen testigantzak hartzeari», azaldu du gaurko ekitaldian Isabel Aramendiak.

500 ale oraingoz

Testigantza horiek jaso eta hauetako batzuk industria erakusketa interaktiboan jarri zituzten entzungai. Guztientzako tokirik ez, ordea, eta gainerako testigantzak ere ezagutzera emateko atera dute orain liburua. 500 ale kaleratu dituzte oraingoz, 250 euskaraz eta beste hainbeste gazteleraz. Hire liburu-dendan egongo da salgai, 9 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak