Palestinaren eta Iraken okupazioaren aurkako jardunaldiak

Iker Barandiaran 2004ko mar. 23a, 12:51
Arrasateko Gerraren Aurkako Plataformak Palestinaren eta Iraken okupazioaren aurkako jardunaldiak antolatu ditu. Hainbat berbaldi eta diapositiba emanaldi egingo dituzte.

Arrasateko Gerraren Aurkako Plataformak Palestinaren eta Iraken okupazioaren aurkako jardunaldiak antolatu ditu. Martxoaren 20an, zapatuan, hiriburuetan egin ziren kale agerraldietara joateko gonbidapena egin zuten.

  • Martxoaren 22tik 26ra Sahara eta Palestinaren gaineko argazki erakusketa ikusgai egongo da Monterronen.
  • Martxoaren 23an, martitzena, Irakeko brigadista bik Irak eta Palestinako okupazioa berbagai izango dute Monterronen, 19:00etan.
  • Martxoaren 25ean, eguena, Loles Olivan brigadistak Mundu arabiarraren ikuspegia berbagai izango du Monterronen, 19:00etan.
  • Martxoaren 29an, astelehena, Gasteizkoak taldeko kideek Arma-industria berbagai izango dute Monterronen, 19:00etan.
  • Martxoaren 30ean, martitzena, Komite Internazionalistak taldeko kide Amaia Arrizabalagak Palestinaren gaineko diapositiba emanaldia egingo du Monterronen, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak