Martitzenean, hilak 23an, eta eguenean, 25ean, hitzaldiak izango dira Irak eta Palestinaren okupazioen inguruan. Gerraren aurkako plataformak antolatu ditu hitzaldiok. Monterronen izango dira, ilunkaran.
Bihar, martitzena, Imanol Telleriak eta Oscar Bustok egingo dute hitzaldiak. Imanol Iraken izan zen iaz, eta Oscar, berriz, Palestinan. Herri bi horietako egoera izango dute mintzagai, 19:00etatik aurrera.
Eguenean, Loles Olivan hurbilduko da Arrasatera. Mundu arabiarraren gainean egingo du berba Lolesek, gutxi ezagutzen baita mundu hori.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak