UDAren eta Mondraren arteko derbia domekan

Xabier-Urzelai 2004ko mar. 18a, 13:32
Arrasateko futbol taldeak asteburu garrantzitsua dauka aurrean, asteroko partidua jokatzeaz gain elurragatik atzeratutako partidua ere asteburuan jokatuko dutelako. Hasteko, Josu Zubiaren mutilek Trintxerperen kontra jokatuko dute bihar, egubakoitza, (16:30, Atxabalpen). Deskantsatzeko denbora barik, domekan derbia jokatuko dute UDAren kontra. Urrea balio duten sei puntu izango dira jokoan.

Ehun eta laurogei minutu jokatzeko eta sei puntu eskuratzeko. Gauzak ondo eginez gero, ez da asteburu makala. Mondrak Trintxerperen kontra jokatuko du bihar, eta bolada txarrarekin amaitzeko lehen aukera izango da hori. Domekan, berriz, derbi garrantzitsua jokatuko dute Aretxabaletan.

Bi taldeek errekuperatzeko denbora asko izango ez badute ere, domekako derbira gogo betez joango dira bai Aretxabaletako eta baita Arrasateko jokalariak ere. Aloña Mendiren eta Bergararen kontrako derbiak politak dira, baina ez dago UDA eta Mondraren arteko lehia modukorik. Lehenengo itzulian UDAk balio handiko puntua eskuratu zuen Atxabalpen. Orain, Mondrari tokatzen zaio ondoko herriko futbol zelaian urrea eskuratzea.

Kontutan hartu behar da, gainera, UDAren eta Mondraren arteko partidua ez dela asteburuan izango den derbi bakarra, bihar arratsaldean Aloña Mendi eta UDA izango dira-eta nor baino nor. Ez da asteburu makala izango aretxabaletarrendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak