Enrike Letona aske utzi dute

Nerea Zubiete 2004ko mar. 16a, 17:33
Enrike Letona aske utzi dute gaur arratsaldeko lehen orduan, Madrilgo Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz. 12.000 euroko bermea ordaindu dute gaur eguerdian Letonaren senitartekoek.

Orain arte senitartekoentzat ezezaguna den sumario bat dela-eta atxilotu zuten atzo gauean Enrike Letona. Agustin Letona anaiak azaldu duenez, lehendik zeukan sumarioaren garaiko beste sumario bat omen da, orain epailea atxilotzera bultzatu duena.

Gaur goizean deklaratu du Garzon epailearen aurrean Letonak. Fiskalak Enrikeren gartzelaratzea eskatu du, baina Garzon epaileak aske uzteko agindua eman du, 12.000 euroko bermea ordaintzeko baldintzaz.

Enrike Letona iazko maiatzaren 16an askatu zuten Auzitegi Nazionalaren aginduz, zigor osoa bete ondoren. Iazko uztailaren 31n berriz atxilotu zuten eta abenduaren 18an utzi zuten aske. Atzo berriro atxilotu zuten eta gaur Garzon epaileak aske uzteko agindua eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak