Irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntza jaso du Udalak

Nerea Zubiete 2004ko mar. 10a, 12:03
Arrasateko Udalak 2003ko diru-laguntza bat jaso berri du Eusko Jaurlaritzatik. Hain zuzen ere, hirian irisgarritasuna edo akzesibilitatea hobetzeko obrak egiteko ematen diren diru-laguntzetatik bat jaso du Udalak.

Eusko Jaurlaritzak 21.725,70 euro eman dizkio Arrasateri , Erguin auzoa berriztatzeko proiektuan egindako lanengatik eta, bestalde, Alde Zaharreko zati batzuetan zoladura aldatzeko proiektuan burututako obrengatik. Diru kopuru horretatik 2.113,89 euro Erguingo obrendako izan dira eta gainontzeko 19.638,81 euroak Alde Zaharreko toki aldapatsuetan galtzada-harri labainkorrak kendu eta latzagoak jartzeko egindako lanetarako eman ditu Jaurlaritzak.

Udalek jasotzen dituzten diru-laguntza horiek hirian eta eraikinetan irisgarritasuna edo akzesibilitatea hobetzeko lanak egiteko eta, bestalde, irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosteko ere jasotzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak