Arrautza zaleek gustura entzungo duten hitzaldia

Maria Agirre 2004ko mar. 10a, 09:51
Arrautzaren inguruan ikerketa berriak egin dira, eta horien arabera, oso osasungarria da astean hainbat arrautza jatea. Orain gutxira arte, berriz, arrautzen kontsumoa kolesterolarekin lotu izan da. Martxoak 16an, asteartea, 17:00ean, Hiper Eroski supermerkatuan, arrautzaren inguruko hitzaldia egingo da.

Osasuntsu dagoen lagun batek hainbat arrautza jan ditzakeela diote azken ikerketek. Are gehiago, ikerketa horien arabera, arrautzak jatea ezinbesteko da ume zein helduentzat. Euskal Herriko hainbat tokitan arrautzaren inguruko hitzaldiak ematen ari da Eroski taldea. Horietako bat, martxoak 16an egingo da, Arrasaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak