Emakumeen aurkako erasoak salatzeko bilkurak egingo dira hilero

Maria Agirre 2004ko mar. 9a, 11:08
Hala erabaki du Arrasateko Emakumearen Kontseiluak, eta lehenengo bilkura isila apirilaren 5ean egingo dute, 19:00ean, Herriko Plazan. Genero indarkeria dela eta, erasoak salatu dituzten emakumeei elkartasuna adierazi, eta erasoak salatzea izango da helburua.

Erasoak sarri gertatzen direla ikusita, eta horien aurrean erantzun behar delako, hilero kale bilkura isilak egitea erabaki du Emakumearen Kontseiluak. Herriko plazan egingo dira bilkura horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak