Kalagorriren bisita Uarkapen

Xabier-Urzelai 2004ko urt. 23a, 19:03
Ointxe Arrasate Saskibaloi Taldeak Kalagorri talde errioxarraren bisita izango du oraingo asteburuan (Iturripe, zapatua, 18:00). Jaitsiera fasean jokatutako bi partiduak irabazi eta gero, bolada onari eustea izango da etxekoen helburua.

Ointxe Arrasate ondo baino hobeto dabil jaitsiera fasean. Viajes Marfilen eta Getxoren kontra irabazi eta gero, Arrasateko taldea hirugarrena da sailkapenean. Kalagorri atzerago dago sailkapenean, baina Errioxako taldea ez da kontrario makala. Bi talde horiek bihar arratsaldean izango dira nor baino nor Iturripen, eta azkeneko partiduak ikusita, seguru etxeko taldeak maila polita eskainiko duela. Horrez gain, egiten duen eguraldiari aurre egin guran, Arrasateko Saskibaloi Taldeak txokolate beroa eskainiko du partidua ikustera doazen jarraitzaileei. Hori bai dela afizioa egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak