Arrasateko 104 erretiratu Italiara udaberrian

Nerea Zubiete 2004ko urt. 20a, 11:17
Arrasateko 104 erretiratuk gertu dute martxoan Italian zortzi egun emateko bidaia. Toki Argi, erretiratuen etxeak egin du deialdia eta, bi autobus beteta, martxoaren azken astean Italiako hiririk handienak ezagutuko dituzte.

Arrasateko 104 erretiratu izan dira Italiara joateko onartu dituztenak. Izena eman, berriz, lagun gehiagok eman dute eta orain horiek itxaron zerrenda osatzen dute, onartutakoren batek azken orduan ezetza emango duelakoan.

Martxoaren 24an joango dira Italiara eta hurrengo 8 egunak han emango dituzte. Lehen gaua Frantziako Niza hirian emango dute eta gero, Italiako hiririk garrantzitsuenak ezagutuko dituzte. Hiri gehienetan egun bat emango dute, baina Erroman eta Venezian, esaterako, bi egun emango dituzte.

Italian mugitzeko laguntza

Azkar esaten da, 104 lagun doazela batera eta horiek guztiak koordinatu beharko dira. Horretarako, Arrasatetik eramango dituzte gida-lanak egingo dituzten lagunak eta horiek izango dira hango mugimendu eta hitzordu guztiak zehaztu eta koordinatuko dituztenak.

Aste honetako egubakoitzean, urtarrilaren 23an, Italiara joateko izena eman duten Arrasateko erretiratuek hitzordu garrantzitsua dute Toki Argi Elkartean, Santamaina auzoan. Egun horretan, arratsaldeko 5etan bilera bat egingo dute, Italiara joateko behar den guztiaz hitz egiteko eta zalantzak argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak