Aratusteetako eta martxoak 8ko kartel lehiaketak, abian

Goiatz Arana Begiristain 2004ko urt. 19a, 21:00
Arrasateko Udaleko Kultura Sailak eta Emakume Sailak aratusteetako eta martxoaren 8ko kartel lehiaketak antolatu dituzte, hurrenez hurren. Lehiaketa bietako arauak prest daude, eta parte hartzeko epeak zabalik.

Urtero bezalaxe, Arrasateko Udaleko Kultura Sailak aratusteak apaindu eta irudikatuko dituen kartelaren lehiaketa antolatu du.

  1. Arrasaten bizi edo erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte.
  2. Kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrokoak izango dira. Formatuak, nahitaez, bertikala izan beharko du. Disketean ere aurkeztu daiteke, Din A3 tamainako paperean inprimatua.
  3. Teknika librea izango da.
  4. 2004 Haratuzteak Arrasate dioen testua izan beharko du derrigorrez.
  5. Irabazleak 360 euroko saria jasoko du.
  6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
  7. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, gutunazal itxi batean lema bera eta egilearen datuak ipini beharko dira.
  8. Kartelak otsailaren 4ko 18:00ak baino lehen Udaletxera bidali behar dira.
  9. Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.
  10. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
  11. Saritzen den lana Udalaren esku geratzen da; kaleratzeko eskubidea izango du.
  12. Saritu gabeko lanak erakusketaren azken egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren, egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Ez da onartuko erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik.

Lehiaketa honetan partehartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Martxoak 8

Aratusteetako kartel lehiaketarekin batera, abian da martxoak 8 egunari dagokiona ere. Arauak berdinak dira, oro har, lanak aurkezteko epea, leloa eta saria baino ez dira aldatzen: kartelak otsailaren 16 a baino lehen aurkeztu beharko dira; Martxoak 8 gure eskubidea delako dioen leloa eraman beharko dute; eta irabazleak 800 euro jasoko ditu.

Aurtengoa zortzigarren edizioa da. Orain artekoetan, bataz beste, 25-30 pertsonek esku hartu dute, eta maila altua izan da. Epaimahaiak leloaren eta irudiaren arteko orekaeta berritasuna izango ditu kontuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak