Bilguneak jarduna etetea erabaki du, baina ez da desegingo

Gorka Etxabe 2004ko urt. 16a, 13:16
Enrike Letonaren askatasuna eskatzeko sortu zen Bilgunea Arrasaten. Enrike Letonaren askatasuna lortuta erabaki du bere jarduna etetea, baina ez da desegingo. Bilgunean esku hartu dute herriko zenbait gizarte eragilek eta alderdi politikok. Azaroan eginiko manifestazio jendetsua da taldeak izan duen arrakastaren erakusle.

Jarduna etetea erabaki du Enrike Letona arrasatearraren askatasuna eskatzeko sorturiko Bilguneak. Enrikeren askatasuna aldarrikatzeko sortu zuten herriko hainbat gizarte eragilek, alderdi politikok eta Enrikeren senide eta lagunek, eta abenduan askatu zuten Letona.

Askotariko lagunak Bilgunean

EAJko, EAko, Aralar-eko eta Batasunako zinegotziak, sindikatuak, herriko kultura elkarteak eta beste zenbait lagunek esku hartu dute azaroaz geroztik Bilgunean. Iñaki Mendiguren itzultzailearen esanetan, “Euskal Herriko beste hainbat tokira eramateko moduko egitasmoa da Bilgunea”.

Enrikerena adibide bat besterik ez dela esan dute behin eta berriro Bilguneko kideak. Enrikeri eginiko injustizia salatu dute sortu zirenetik, baina oraindik kartzela zigorraren hiru laurdenak beteta dauden arrasatearrak badaude. Enrike Letona hiru urteren buruan epaituko dute, eta epaiketaren zain geratuko dira Bilguneko kideak. Hain zuzen ere, horrexegatik erabaki dute taldea ez desegitea.

Kartzela zigorra oso osorik beteta

Enrikek betea du 30 urteko kartzela zigorra, eta litekeena da epaiketa horretan epailearen zigorra jasotzea, baina zigor hori aldez aurretik beteta du preso ohi arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak