Arrasaten bizi izandako emakume bat hil dute, ustez tratu txarrak dira tarteko

Maria Agirre 2004ko urt. 14a, 19:07
Gaur, eguaztena, egingo da Mari Carmen M.A emakumearen aldeko hileta elizkizuna Torreviejan. Ustez tratu txarrak tarteko, hilda agertu zen joan den egubakoitzean, urtetan Arrasaten bizi izandako emakumea.

Forentseak kaleratutako autopsiaren arabera, Mari Carmen ito egin zuten. Poliziak atxilotu egin du bere bikotekide zena. Epailearen aurrean deklaratu beharko du.

Mari Carmenek 33 urte zituen eta seme-alaba biren ama zen. Arrasaten jaio eta bizi izan zen, baina duela 13 urte Alacantera, Torreviejara, joan zen bizi izatera.

Joan den eguakotxean, hilda topatu zuten bere etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak