Udalak Abaroa berria egitea aurreikusten du herriko erretiratuentzat

Maria Agirre 2004ko urt. 14a, 16:05
Arrasateko erretiratu guztientzat erreferente izango den jubilatuen egoitza berria egitea aurreikusten du Udalak. Egoitza berria erdikaldean egingo litzateke. Era horretan, gaur egun Abaroa dagoen tokia, Iturbide egoitzarako izango litzateke. Ordez, Abaroa berria izango dute Arrasateko erretiratuek.

Joxe Etxeberria, Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak Arrasate Irratiari adierazi dionez, asmo hori jasotzen duen proiektua idazten hasi dira. Proiektuan, Iturbide egoitzarako eta Abaroarako proposamen berriak jasoko dira, eta 2005ean asmo horiek gauzatzen hasi nahi dute.

Iturbide egoitzak dituen beharrak direla eta, eraikin guztia hor bizi diren egoiliarrentzat izango da. Horregatik, erretiratuen etxea dena, Abaroa, beste nonbait eraikiko dute.

Abaroa berriak, Arrasateko jubilatu guztiendako erreferente izan nahiko luke. Auzoetako jubilatuen etxeak kendu barik, baina erdikaldeko eraikin berria, handia eta garrantzitsuena izango litzateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak