Hil honetan hasiko dituzte Garibaiko lur azpiko aparkalekuko lanak

Gorka Etxabe 2004ko urt. 8a, 13:06
Arrasateko Udalak hil honetan hasiko ditu lanak Garibaiko lur azpiko aparkalekuenak. Gobernu batzordeak urtarrilean onartuko du proiektua eta tramite hori igarota hasiko dira aparkalekuko lanak. Astelehenero egiten ditu gobernu batzordeak Arrasateko Udalak eta horietako batean aztertuko dute proiektua.

Lanek irauten duten bitartean ezingo da bertan aparkatu eta Arrasateko Udalak Roneo inguruan egokituko du aparkaleku bat. Aurreikuspenen arabera 18 hilabeteko iraupena izango dute lur azpiko aparkalekuen lanek eta 2005.urteko udarako egongo dira amaituta.

Guztira 427 aparkaleku egingo dituzte Garibain, horietatik asko alokairuan eta salmentan jarriko ditu Udalak. Era berean, aparkalekuko lanak amaitu ondoren Garibai ingurua oinezkoendako jartzeko asmoa du Arrasateko Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak