Ortu ekologikoak jubilatuentzat Garagartzan

Maria Agirre 2004ko urt. 7a, 11:34
Jubilatuei errentan emateko ortu ekologikoak egokituko ditu Udalak Garagartzan. Ortu horietan landatzeko aukera izango duten jubilatuek ezingo dute produktu kimikorik erabili. Urte amaierarako ortuak erabiltzeko moduan izango dira.

Garagartzan, Fagor Elektratresna lantegiaren ondoan egokituko ditu Udalak ortu horiek, Joseba Ugalde zinegotziak esan duenez. Une honetan ortuetarako lursaila Fagorren jabetzakoa da, baina laster Udalaren eskuetara pasako da eta ortu ekologikoak egokituko dira. Abendurako ortu horiek erabiltzeko moduan izango dira aurreratu du Ugaldek. Udalak errenta sinbolikoan emango ditu ortuak, eta jarraipen zorrotza egingo die salerosketarik izan ez dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak