Gabonetako egitaraua

Usoa Agirre 2003ko abe. 23a, 10:30
Gabon garaia dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Arrasatearrek hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute. Musika, dantza, Olentzeroren etorrera eta Erregeen kabalgata, besteak beste.

Abenduak 23, martitzena

Abenduak 23, martitzena

19:30ean: Maalako Errabalean Eltziegoko Gaiteroak & Friends taldearen Gabonetako Kontzertua. (Arrasateko Gaiteroak 25. Urteurrena)

Abenduak 24, eguaztena

12:00etan: Txoronpio eta Txoronpia, Olentzeroren Arrasateko lagunen irteera. Herrian zehar ibiliko dira Olentzeroren gutunak jasotzen.

18:00etan: Olentzeroren irteera. Ibilbidea: Zaldibar, Portaloia, Otalora, Zarugalde, Udala Plaza, San Andres, Garibai, Portaloia eta Herriko Plaza.

19:00etan: Erdialdeko kaleetan zehar Goikobalu Abesbatzarekin gabon kantak.

19:00etan: Herriko plazan, Olentzeroren Agurra. Mutil dantza eta Herri dantza.

Abenduak 27, zapatua

18:00etan: Herriko kaleetan zehar Goloka taldearen "Sorginak" emanaldiarekin kale animazioa. (Ibai Arte Merkatarien elkarteak antolatua).

Abenduak 31, eguaztena

11:30ean: Arrasate musikaleko musika Bandaren kalejira.

13:00etan: Amaia antzokian Arrasate Musikaleko musika Bandaren kontzertua.

Urtarrilak 4, domeka

19:30ean: San Juan Bataiatzailea Parrokian Kontzertua. Eguberrietarako Oratorioa (C.H. Graun). Conductus Ensemble-ren eskutik. Zuzendaria: Andoni Sierra.

Urtarrilak 5, astelehena

19:00etan: Erregeen Kabalgata. Herriko kaleetan ibili ondoren Herriko Plazan amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak