Arrasate: Egibarrek 37 boto eta Imazek 30

Nerea Zubiete 2003ko abe. 19a, 09:54
Arrasateko batzokian ere, Imazen eta Egibarren artean aukeratu zuten atzo EAJko afiliatuek. Joseba Egibarren alde bozkatu zuten 37 afiliatuk, eta 30 izan ziren Josu Jon Imazen alde bozkatu zutenak.

Aurrez egindako bozketan ere Egibarren alde azaldu ziren Arrasateko EAJko afiliatuak. Oro har, Gipuzkoa eta Araban, Egibarren alde azaldu dira afiliatuak, baina gainontzeko tokietan izandako emaitzek Imaz izendatu dute EBBko lehendari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak