Santamas jaietako egitaraua

Usoa Agirre 2003ko abe. 17a, 12:30
Santamas eguna datorren astelehenean izango bada ere, ostiralean hasita hainbat ekitaldi izango dira Arrasaten Santamas jaiei lotuta. Abenduaren 19an hasi eta 22ra arte, era guztietako ekitaldi eta ikuskizunak izango dira, arrasatear guztiak jai giroan murgil daitezen. Hona hemen Santamas jaietako egitaraua:

Abenduak 19, egubakoitza

Abenduak 19, egubakoitza

18:00etan: Herriko kaleetan zehar Hortzmuga taldearen "Rekolore" antzezlanarekin kale animazioa. (Ibai arte Merkatarien elkarteak antolatua).

18:00etan: Eskaparatate Lehiaketaren Sari Banaketa.

18:00etan: Herriko Plazan Gaztain Erre Festa. (Arrasate Herri Eskolako guraso elkarteak antolatua).

20:00etan: Amaia antzokian Luisa Fernanda Zarzuelaren emanaldia, Izaskun Murgia elkarte lirikoaren eskutik.

Abenduak 20, zapatua

10:00etan: Extremeñoen kultur zentroan Santamas Xake Torneoa.

11:00etan: Uarkape udal pilotalekuan Santamas Pilota Txapelketaren Finalak.

16:00etan: Uarkape Udal Pilotalekuko rokodromoan IV Boulder Txapelketa.

19:00etan: Amaia antzokian Luisa Fernanda Zarzuelaren emanaldia, Izaskun Murgia elkarte lirikoaren eskutik.

Abenduak 21, domeka

17:00etan: Uarkape udal pilotalekuan, Kiki Koko eta Moko pailazoen emanaldia.

19:00etan: Etxafleroak.

19:00etan: Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa.

19:00etan: Santamasetako Txerriaren aurkezpena.

19:30ean: Incansables txarangaren kalejira.

20:00etan eta 23:00etan: Herriko Plazan dantzaldia Luhartz taldearekin.

Abenduak 22, astelehena

10:00etan: Diana.

10:00etan: Seber Altube plazan Fruta eta Barazki Erakusketa eta Lehiaketa.

10:00etan: Udaletxeko Pleno Aretoan Euskal Herrian eskuz egindako Gazta Lehiaketa eta VI Ezti Lehiaketa.

10:00etan: Garibai etorbidean, Deba Goieneko Ganadu Feria. Laguntzaileak Kutxa eta Euskadiko Kutxa.

10:00etan: Biteri etorbidean, hegaztien erakusketa.

10:30ean: Jokin Zaitegi Plazan, artisauen erakusketa.

11:30ean: Kalejira talde ezberdinen partaidetzarekin.

12:00etan: Laubide Plazan, haurrentzako Herri kirolen Txokoa. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Artzaien joko eta jolasen jaia.

12:00etan: Udaletxeko Pleno Aretoan barazki, fruta, gazta eta ezti lehiaketen sari banaketa.

12:30ean: Zaldibar Pilotalekuan herri kirolak.

17:30ean: Uarkape Udal Pilotalekuan Profesional mailako pilota partiduak.

20:00etan: Amaia antzokian, bertso saioa. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Enaitz Alustiza. Gai jartzailea: Lierni Altuna. Sarrera: 6 euro

20:00etan eta 23:00etan: Herriko plazan dantzaldia** Drindots taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak