Datorren urteko ordenantza fiskalak onartuta

Nerea Zubiete 2003ko abe. 16a, 14:23
Datorren urterako, hau da, 2004garren urterako ordenantza fiskalak behin betiko onartu ditu Arrasateko Udalak . Atzo onartu zituen, aldeko 16 botorekin eta Ezker Batuaren abstentzioarekin. EAJ-EA koalizioak, Aralarrek, Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak aldeko botoa eman zuten.

Ordenantza fiskal gehienak onartuta zituen Udalak, baina jendaurrean egondako epean iradokizun bat egon zenez, atzo ez ohiko bilkura egin zuten. Hala ere, iradokizun horretan harakinek eskatzen zuten tasa jeitsiera ez zuen onartu osoko bilkurak. Bai onartu zuen, ordea, familia ugariendako aldaketa bat, Ogasun Sailak proposatu zuena.

Hobariak familia ugarientzat

Aldaketa horren arabera, familia ugariek hobariak izango dituzte hondasun higiezinen gaineko zerga, hau da etxearen kontribuzioa ordaintzeko orduan. 3 seme-alaba dituzten familiek %50 gutxiago ordainduko dute. 4 ume dituztenek %70 gutxiago. Eta 5 edo gehiago dituztenek %90 gutxiago ordainduko dute. Hobariak ezartzeko, muga bat jarri du Udalak, muga etxebizitzaren balorearen gainekoa. Baina udalak ez du mugarik jarri sendiak duen errentaren gainean. Hori izan da arrazoia Ezker Batuak abstentzioa bozkatzeko. Ander Rodriguez, ezker batuko zinegotziak azaldu duenez, bi arrazoi daude abstenitzeko. Lehena da, euren ustez ezin dela familia ugaria bultzatu, gaur egun eredu hori ez delako jasangarria. Bigarren arrazoia, errentan muga jarri ez izana da. Ezker Batuaren ustez, hobariak ezin dira berdinak izan errenta ezberdinetan.

Aldaketa hori eginda, datorren urterako ordenantza fiskalak behin betiko onartu ditu Arrasateko Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak