Gipuzkoako Xake Txapelketa Absolutua Arrasaten

A. Leibar 2003ko abe. 11a, 16:20
Abenduaren 22an hasi eta 30ean amaituko da. Monterron jauregian jokatuko dira partidak. Arrasateko San Andres Xake Elkarteak eta Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako txapelketa da. 17:00etatik 21:00ak arte izango dira saioak. Abenduaren 24an eta 25ean ez dute partidarik jokatuko.

Lehenengo aldiz egingo da Arrasaten txapelketa, eta bertan, Gipuzkoako jokalari onenak egongo dira lehian. Dagoeneko izena emateko epea zabalik da.

Debagoiendarrak

Faborito nagusia Iñigo Argandoña FIDE maisu donostiarra da. Iaz Iñigo nagusitu zen. Iazko txapelketan bi debagoiendarrek, Fran Miguel eta Josu Tornay-ek, 2. eta 3. postuak lortu zituzten Donostian.

Aurten ere, debagoiendarren artean horiek dira sailkapenean aurrenak izateko aukera gehien dituztenak. Hiru lehenak Euskadiko txapelketa absoluturako sailkatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak