Urolaren bisita izango du Mondrak zapatuan

Xabier-Urzelai 2003ko abe. 11a, 12:16
Zapatuan, hilak 13, Urolaren bisita izango du Mondrak Atxabalpen. Arrasatearrek joan den astean Berioren kontra etxean galdu zuten; eta, oraingo zapatuan ere Atxabalpen jokatuko dute. Josu Zubiaren mutilek beharrezko dute garaipena, etxean bi partidu jarraian galtzea balantze txarra izango litzateke-eta.

Zapatu arratsaldean elkar ondo ezagutzen duten bi talde izango dira nor baino nor Atxabalpen. Joan den urtean erregional mailan jokatu eta gero, Mondra eta Urola preferente mailan daude aurten. Mondra seigarren postuan dago, 22 punturekin. Zumarragakoak, berriz, taularen erdialdean daude, 19 punturekin. Bi taldeen arten hiru puntuko aldea baino ez dago, eta Urola alde hori murrizteko asmoz etorriko da Atxabalpera.

Berioren kontra gaizki

Joan den astean hiru puntu garrantzitsuk ihes egin zuten Atxabalpetik. Beriok gauza handirik egin ez bazuen ere, Mondrak baino gol bat gehiago eginda irabazi zuen (1-2). Mondra aurreratu zen markagailuan, Jon Muruak egindako ikusteko moduko gol horietako bati esker. Baloia arearen ezker aldean hartu, jaitsi, izkin egin, burua altxatu, atezaina aurreratuta dagoela ikusi, jaurti eta eskuadratik barrura. Behin eta berriro ikusteko moduko gola (1-0). Balio txikia izan zuen ordea, bigarren zatian Beriok bi gol egin zituen-eta. Lehenengo gola Calvo atezainaren hutsegite bati esker egin zuten, eta bigarrena penalti bati esker lortu zuten. Epaileak ondo ikusi zuen Laspiurrek egindako penaltia; baina ez zuen ikusi gura izan Muruari azken minutuetan egin zioten penalti argia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak