Felipe Printzea saria irabazi du Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak

Julen Iriondo 2003ko abe. 10a, 15:30
Espainiako printzearen izena daraman saria Ekonomia eta Zientzia eta Teknologia ministerioek ematen dute, enpresa bikaintasunagatik. Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibari eman diote saria nazioarterako hedapenean egindako lanagatik.

Nazioarterako hedapenaren bikaintasunaren modalitatean eman diote saria Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibari. Ekonomia eta Zientzia eta Teknologia ministerioek ematen dituzte urtero Felipe Printzea sariak. Aurtengoa zortzigarren edizioa izan da. Bikaintasunean hobetzeko enpresek egindako lana saritzen dute sari honekin.

Ondorengo arrazoiengatik eman diote saria Fagorri: garapen estrategia orekatu eta osotua edukitzegatik, atzerrira hedatzeko egindako ahaleginagatik eta teknologia berritzen saiatu izanagatik, besteak beste.

Aipamen berezia eta izendapena

Fagor Etxetresna Elektrikoak, ordea, ez da soilik nabarmendu nazioarteko hedapenaren modalitatean. Enpresa handien lehiakortasunaren mailan ere aipamen berezia jaso du, enpresaren nazioartekotzean izandako inplikazio handiagatik eta bere markaren hedapenagatik, bai espainiar estatu mailan eta bai nazioartean. Ikerketan eta teknologiaren garapenean egindako etengabeko ahaleginari ere zor zaio aipamen berezi hau.

Eta hau guztia gutxi balitz, hirugarren modalitate batean ere Felipe Printzea saria eskuratzeko izendatuta izan da Fagor Etxetresna Elektrikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak