Kirill Chtybine errusiarrak irabazi du akordeoi lehiaketa

Gorka Etxabe 2003ko abe. 8a, 20:05
Nazioarteko akordeoi lehiaketa irabazi du Kirill Chtybine errusiarrak. Oraingo asteburuan jokatu dira Arrasateko akordeoi lehiaketak Amaia Udal Antzokian. Gipuzkoako txapelketa, berriz, Naiara De la Puentek irabazi du.

Nazioarteko akordeoi lehiaketak irabazle errusiarra izan du aurten ere. Kirill Chtybinek irabazi du lehiaketa nagusia. Gipuzkoako txapela, berriz, Naiara De la Puentek irabazi du. Hori dela eta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kontzertua eskainiko du Naiara De la Puentek. Era berean, Orkestra txapelketako gorengo mailan bigarren sailkatu dira aretxabaletarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak