Sarrera gehienak saldu dituzte zarzuelarako

Gorka Etxabe 2003ko abe. 5a, 15:19
Abenduaren 13an estreinatuko da “Luisa Fernanda” zarzuela Arrasaten eta dagoeneko saldu dituzte sarrera gehienak. Astelehenean eta asteartean sekulako ilarak izan ziren Amaia Udal Antzokiko txarteldegian.

Salgai jarri dituzte 2.200 sarrera eta 2.000 saldu dituzte dagoeneko. Arrasateko Amaia Udal Antzokian 690 lagunendako tokia dago, baina Izaskun Murgia elkarte lirikoko kideek esan digutenez, gonbidapen asko banatu beharko dituzte. Hori dela eta, ez dute izango aukera sarrera guztiak saltzeko. Hau da, 2.800 sarrerak saltzeko aukerarik ez da izango.

kontuak kontu, Izaskun Murgia Elkarte lirikoko kideei soilik geratzen zaie saltzeko Amaia Udal Antzokiko eserlekuen azken ilarak. Emanaldien egunetan ere txarteldegiak zabalduko dituzte sarrerak saltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak