Nahiz eta sukaldari moduan lanik egin ez, Igor Otaduik ostalaritza ikasketak egin zituen Oñatin. Askotan tokatzen zaio lagun artean sukaldean aritzea. Aurreko urtean ere Ekin emakumeak elkarteak antolatutako ikastaroa berak eman zuen, eta aurten esperientzia errepikatu du. 14 lagun aritu dira sukaldaritza ikastaroan. Azaroaren erdialdean hasi zen eta gaur amaitu da. AED elkarteko egoitzan eman dituzte eskolak, eta Igorrek esan digunez, gustura aritu dira.
Betiko jakiak prestatu dituzte. Michelin gidako sukalderik ez du erakutsi Igorrek. Egunerokotasunean praktikoak izan daitezkeen platerrak baizik. Gaur, esaterako, kroketak prestatu dituzte.
Jubilatuak, neska gazteak, ez hain gazteak, mutilak,...denetarik izan da sukaldaritza ikastaroan. Guztien artean nortzuk dira finenak sukaldean? Galdera honi ezin izan diogu erantzun.