Etorkinak euskara ikasten

Nerea Zubiete 2003ko abe. 3a, 11:27
Gero eta etorkin gehiago hurbiltzen dira euskara ikastera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Arrasaten ere hala da. 16 etorkin dabiltza aurten Arrasateko Udal Euskaltegian, eta beste bi AEK-ko Erdu Euskaltegian.

Autonomia Erkidegoan 335 etorkin ibili ziren euskara ikasten aurreko ikasturtean, horietatik erdia Hegoamerikatik etorritakoak. 137 lagun Europatik etorritakoak izan ziren. Asiatik eta Afrikatik gutxiago hurbildu ziren, 29 lagun.

Arrasaten bakarra da europarra, Errumaniakoa hain zuzen. Gainontzeko guztiak hegoamerikarrak dira, gehienak Ekuadorretik eta Kolonbiatik etorritakoak.

Zerbait ulertu

Gizonak eta emakumeak berdin hurbiltzen dira euskaltegira Arrasaten. Adinari dagokionez, gazteenak 16 urte ditu eta nagusienak 46. Eta gehienak, beharrak hala aginduta, beharbada, euskaltegira hurbildu direnerako euskaraz hainbat gauza ulertzeko gai ziren.

Etorkin batzuk euren kabuz ematen dute izena euskaltegian. Beste batzuk Arrasateko Udalak bideratuta iristen dira, integrazio programaren bitartez.

Hasiera batean, sarrera gisa, material berezia erabiltzen dute euskaltegietan etorkinekin, gehien bat bertako ohiturak eta kultura ezagutarazteko. Orain, euskaltegiek material berria dute eskura, Eusko Jaurlaritzak kaleratu duena, AISA izeneko materiala, zazpi hizkuntzatan idatzita dagoena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak