Arrasate Pressi omenaldia

Iker Barandiaran 2003ko abe. 1a, 13:16
Joan den zapatuan, azaroaren 29an, Topaguneak omenaldia egin zion Arrasate Pressi, 15 urteotan egindako lanarengatik. Omenaldi horrek Zamudion egin dituzten Tokiko hedabideen jardunaldiei amaiera eman zien.

Joan den zapatuan, azaroaren 29an, Topaguneak Arrasate Press aldizkariari bere hamabosgarren urteurrenean omenaldia egin zion.

Zamudion egin dituzten Tokiko hedabideen jardunaldiei bukaera emateko, herri aldizkari aitzindariari aipamen berezia egin zioten.

Topaguneko presidente Joxe Mari Muxikak aldizkariaren ibilbidea errepasatu zuen. Arrasateko Udaleko Euskara Saileko teknikari Joxe Felix Diaz de Tuestak hastapenetan ipini zituzten helburuak laburbildu zituen. Modu berean, egun Euskal Herrian dagoen herri aldizkariaren kopuru handia nabarmendu zuen. Kopuru hori Arrasate Pressen ondorio badela azpimarratu zuen.

Bukatzeko, Arrasate Komunikabideak-eko presidente Aitor Orobengoak hamabost urteotan aldizkarian lan egin duten lagun guztiei eskerrak eman zizkien, eta Joxe Mari Muxikak oroigarri bat eman zion, aldizkariko azal esanguratsu batzuekin egindako oroigarri berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak