Organu emaileak behar dituzte

Gorka Etxabe 2003ko aza. 28a, 12:35
ATCORE organu emaileen elkarteak abiarazi du kanpaina. Gipuzkoako hainbat herritan jarriko dituzte informazio guneak. Azaroaren 30ean Oñatin izango dira, abenduaren 2an Bergaran eta 3an Arrasaten.

Euskadiko Bihotz eta Birika Trasplantatuen Elkarteak kanpaina abiarazi du. Organu emaile berriak nahi dituzte eta horretarako informazio mahaiak jarriko dituzte ibarreko hainbat herritan. Oraingo domekan Oñatiko udaletxeko arkupean izango dira. Martitzenean Bergarako Eroski parean eta eguaztenean Arrasateko Eroskin. Informazio mahaiak jarriko dituzte hiru herri horietan. ATCORE elkartearen helburua da, organu emaile berriak lortzea eta gaur egun bizi duten egoeraren berri ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak