Paduraren bisita izango du Ointxek

Xabier-Urzelai 2003ko aza. 21a, 13:40
Bigarren postuan dagoen Padura taldea izango da bihar, zapatua, Iturripen (18:30). Kontrario gogorra izango du Ointxe Arrasatek, baina Gorka Zurutuzaren mutilek beharrezkoa dute garaipena.

Joan den astean luzapenean galdu eta gero, Arrasateko Saskibaloi Taldeak garaipen bat behar du. Oraingo asteko kontrarioari irabaztea, baina, ez da batere erraza izango. Padura taldea goiko postuetan dago, Arrasate, berriz, atzeko postuetan. Gorka Zurutuzaren mutilek oraindik ere igoera fasera sailkatzeko aukerak dituzte, baina ezin dute aukera gehiago galdu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak