Aloña vs Mondra: derbia Azkoagainen

Xabier-Urzelai 2003ko aza. 13a, 12:47
Zapatuan (15:30, Agorrosin) Aloña Mendik eta Mondrak derbia jokatuko dute. Norgehiagoka interesgarria da, derbia izateaz gain, bi taldeen artean puntu bateko aldea baino ez dago-eta.

Zapatu arratsaldean Aloña Mendik eta Mondrak norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute. Biak ala biak puntu beharrean daude, baina ez atzeko postuetan daudelako; goiko postuetan jarraitu gura dutelako baizik. Mondra laugarrena da, hamasei punturekin. Aloña Mendik, berriz, puntu bat gutxiago baino ez du, baina oñatiarrak hamargarren lekuan daude. Argi dago Liga Txapelketa parekatua dela, lehenengo postuan dagoen taldeak hamargarrenak baino hiru puntu gehiago baino ez ditu-eta. Lo geratzen denak, berehala egingo du sailkapenean behera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak