Titin vs Asier Olaizola, Uarkapen

Xabier-Urzelai 2003ko urr. 23a, 14:16
Zapatu arratsaldean (17:00) pilota jaialdi ikusgarria izango da Uarkapen. Horrelako pilota partiduek neurtzen dute herri batek duen pilotarako zaletasuna. Maila oneko bi aurrelari izango dira nor baino nor lau t'erdiaren barruan: Titin eta Asier Olaizola.

Punta-puntako pilota partidua ikustea gura duenak zapatuan izango du horretarako aukera paregabea. Urrun joan barik, Uarkapen, Lau t’erdiko Txapelketa barruan, Titinek eta Asier Olaizolak indarrak neurtuko dituzte. Baliteke errioxarra izatea faboritoa, baina nafarra sasoian dagoenean ez da kontrario makala.

Hiru partidu guztira

Biharko pilota jaialdian hiru partidu egongo dira ikusgai. Lehenengo partidua da erakargarriena; lau t’erdiaren barruan jokatuko dutena, alegia. Ondoren, binakako bi partidu izango dira ikusgai: Arbizuk eta Armendarizek Saralegiren eta Pascualen kontra jokatu beharko dute. Arratsaldeko hirugarren partiduan, berriz, Azpiroz eta Pinedo bikoteak Leiza eta Begino izango dituzte aurrez aurre.

Sarrerak 22 euro

Pilota jaialdia bertatik bertara ikusi gura duenak 22 euro ordaindu beharko ditu. Sarrerak erosteko leihatilak partidua baino ordu eta erdi lehenago irekiko dituzte, 15:30ean gutxi gorabehera. Hori bai, eskaera handia bada, posible da goizean ere sarrerak erosteko aukera izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak