Beteranoen hiruko errugbi torneoa Garagartzan

Xabier-Urzelai 2003ko urr. 16a, 13:05
Arrasateko Errugbi Taldeko beteranoek lagun arteko torneoa antolatu dute biharko. Arrasateko herensugeek Marbellako beterano taldea eta Frantziako Archivald taldea gonbidatu dituzte.

Bihar, zapatua, 16:00etan hiruko torneoa egongo da ikusgai Garagartzako zelaian. Arrasateko taldearekin batera, Marbellako eta Archivald taldeko beteranoak izango dira Garagartzan. Marbellarrak gaur, egunakoitza, arratsaldean iritsiko dira Arrasatera. Inguruak bisitatu eta gero, Aramaioko sagardotegian afalduko dute. Frantziarrak, berriz, bihar goizean iritsiko dira, eta torneoa jokatu eta gero Txalaparta elkartean egingo dute afaria. Esan gabe doa, torneoa bezain ikusgarria izango dela Arrasateko tabernetatik egingo duten hirugarren zatia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak