Zaldibarko Txapelketako antolatzaileak lanean dira, baina jendea behar dute

Xabier-Urzelai 2003ko urr. 9a, 19:19
Zaldibarko Txapelketako antolatzaileak dagoeneko hasi dira areto futboleko txapelketa antolatzen. Txapelketa urriaren bukaeran edo azaroko lehenengo aste bukaeran hasiko da; oraindik, baina, lan handia dago egiteko.

Zaldibarko Txapelketa antolatzeko laguntzaileak behar dituzte. Antolakuntzakoak hasi dira lanean, baina oraindik ez dira asko, eta horrelako txapelketa bat aurrera ateratzeko jende asko behar da.

Hainbat berritasun

Aurten hainbat aldaketa izango dira Zaldibarko Txapelketan. Batetik, joko gogorra eteteko asmoarekin, antolatzaileek bost falten araua probatu gura dute. Antolatzaileek ez dakite joko gogorrarekin amaitzeko erabaki egokiena izango den, baina argi dute zerbait egin behar dutela. Horrekin batera, txapelketaren beste arazoetako bat protestena da. Taldeek askotan ez dituzte antolatzaileek hartzen dituzten erabakiak ulertzen; ez zaizkie bidezkoak iruditzen, eta horregatik, aurten posible da talde bakoitzak ordezkari bat izendatu behar izatea. Ordezkari horrek antolatzaileek egiten dituzten batzarretara joan beharko du, eta bilera horietan hartzen diren erabakien gainean eztabaidatzeko aukera izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak