Hamargarren Huhezinemaren jaialdi arrakastatsua

  Kultura  Aretxabaleta

Hamargarren Huhezinemaren jaialdi arrakastatsua

Euskal Herriko 97 film labur jaso dituzte aurtengo Huhezinema, Euskal Film Laburren jaialdian. Hamargarren edizioa da honako hori, eta hautatutako filmak, martxoaren 29tik 31a bitartean proiektatuko dituzte Aretxabaletako Arkupeko zinema aretoan.

Egunero lanean jarrai dadin aldarrikapena

 Aretxabaleta

Egunero lanean jarrai dadin aldarrikapena

Herritarrak udal ordezkarien inguruan elkartu dira genero berdintasunaren alorrean oraindik asko dagoela egiteko aldarrikatzeko.

Haurtzaroaren gaineko trebakuntza zikloa antolatu du Guraso Foroak

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Transexualitatearen eta bullyingaren gainean jardutera etorriko dira bi aditu. Hitzaldi bana eskainiko dituzte eta izena emateko epea zabalik dago martxoaren 13a artean.

Kurtzebarri eskolan Emakumeen Egunerako ekintza ezberdinak antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia

Kurtzebarri eskolan Emakumeen Egunerako ekintza ezberdinak antolatu dituzte

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Kurtzebarri Eskolako Elkarbizitza Batzordeak, hainbat ekintza antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Nazioarteko aktualitatearen gainean jardungo du Juanjo Alvarezek batzokian

 Aretxabaleta

Nazioarteko aktualitatearen gainean jardungo du Juanjo Alvarezek batzokian

Brexit, Trump… Nazioarteko diplomazia berria? izenburuarekin hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarezek, Nazioarteko Zuzendaritza Katedradunak, martxoaren 9an, 19:00etan, batzokian. Konferentzia Irekiak Leintz Bailaran zikloaren baitan gonbidatu dute EAJko kideek Alvarez.

'Harmailatik': Aretxabaletak berdindu, eta Mondrak jipoia Vasconiari (5-0)

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara HARMAILATIK

Aretxabaleta eta Hernaniren partiduaren laburpena (1-1). Mondrak jipoia eman zion Vasconiari (5-0), Arrasate Rugby Taldeak ondo hasi du igoera fasea, Elorriori 77-7 irabazita, eta Lokatzak 2017an errepidean izango dituen ziklistak aurkeztu zituen, eta urteko egutegia zehaztu. Amaitzeko, Mondraitzeko topaketako irudien musikala.

Aldarrikapenerako eguna da Aretxabaletan ere Martxoaren 8a

 Aretxabaleta

Aldarrikapenerako eguna da Aretxabaletan ere Martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Egunerako ekitaldiak deitu ditu Udalak eguaztenerako, eta herritarrak parte hartzera gonbidatu: elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan 18:30ean, eta antzezlana eta mokadutxoa izango dira gero, Arkupen.

Maukak aprobetxatzeko aukera bikaina

 Aretxabaleta GAURKOAK

Oñatiko Txanda, Aretxabaletako Aretxarte eta Arrasateko Ibai-Arte dendari elkarteek udazkeneko eta neguko mauken azokak egin dituzte aste bukaeran. Komertzio askok parte hartu dute eta maukak aprobetxatzeko aukera bikaina izan dute herritarrek.

Garaipen garbia eskuratu du Mondrak (5-0) eta UDAk, berriz, berdinketarekin konformatu behar izan du (1-1)

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Oñati

Garaipen garbia eskuratu du Mondrak (5-0) eta UDAk, berriz, berdinketarekin konformatu behar izan du (1-1)

Mondrak erabat mendean hartu du Vasconia. Partiduko lehenengo gola jokoz kanpo posible baten ostean etorri da eta talde donostiarra partidutik irten da jokaldi horretan. Hortik aurrera, arrasatearrak erraz aritu dira. Aretxabaletan, berriz, golpe gogorra jaso du UDAk. Izan ere, Hernanik azken minutuan lortu du berdinketaren gola.

100 dantzari baino gehiago izan dira Aretxabaletako funtz jaialdian

 Aretxabaleta

Kategoria ezberdinetakoak izan dira parte hartu duten taldeak. Nagusien txapelketan sailkatu diren lehen biak hilaren 25ean Bilbao Arenan egingo den Break On Stage jaialdian parte hartuko dute.

650 lagun batu dira Fun Dantz jaialdian

 Aretxabaleta

Fun Dantz jaialdiaren antolatzaileak oso pozik daude jaialdiak izan duen erantzunarekin: "Sarrera gehienak, 500 baino gehiago, aurrez saldu dira. Jendeak bazuela ikusteko gogoa esan gura du horrek eta pozik gaude", dio Ander Garaizabalek. Nagusien txapelketan bederatzi taldek hartu dute parte eta lehen bi sailkatuek hilaren 25ean Bilbon egingo den Break On Stage jaialdian hartuko dute parte.

»» Ikusi argazki guztiak (98)

Aretxabaletan landatu eta Oñatin saldu egin dituzte zuhaitz landareak

 Aretxabaleta  Oñati

Aretxabaletan landatu eta Oñatin saldu egin dituzte zuhaitz landareak

Aretxabaletan, lehen aldiz MUren fakultatearen atzealdean landatu dituzte umeek zuhaitzak. Aurten haritzak, arteak, urkiak, altzak, intsusak, urretxak eta gerizondoak; 70-80 inguru. Udalak behar dituenerako mintegi moduan erabiliko ditu. Oñatin, berriz, loreak eta zuhaitz landareak saldu zituzten zapatu goizean Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako zazpi mintegik.

Udalak mintegi moduan erabiliko ditu umeek landatutako 70 zuhaitzak

 Aretxabaleta

Zuhaitz Egunaren bueltan, lehen aldiz MUren fakultatearen atzealdean landatu dituzte umeek zuhaitzak. Aurten haritzak, arteak, urkiak, altzak, intsusak, urretxak eta gerizondoak landatu dituzte, 70-80 inguru, eta Udalak behar dituenerako mintegi moduan erabiliko ditu.

Zuhaitz Eguna argazkitan

 Aretxabaleta

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Komertzioek eskainitako maukak aprobetxatu dituzte herritarrek Oñatin, Aretxabaletan eta Arrasaten

 Aretxabaleta  Arrasate  Oñati

Komertzioek eskainitako maukak aprobetxatu dituzte herritarrek Oñatin, Aretxabaletan eta Arrasaten

Oñatiko Txanda dendari elkarteak, Aretxabaletako Aretxartek eta Arrasateko Ibaiartek antolatuta, udazkeneko eta neguko produktuak prezio berezietan eskaini dituzte herri horietako hainbat komertziok asteburu honetan. Herritarrek aprobetxatu dituzte mauka horiek.

Ahal Dugu alderdiko kideak, Aretxabaletan

 Aretxabaleta

Ahal Dugu alderdiko kideak, Aretxabaletan

Nagua Alba, Ahal Dugu alderdiko Euskadiko idazkari nagusia, eta Arrasateko eta Bergarako zirkuluko kideak izan dira Aretxabaletan, TTIP eta CETA itunen gaineko xehetasunak herritarrei gertutik ematen.

Arizmendi ezinean ibili da Ordiziaren aurka (2-3)

  Kirola  Aretxabaleta

Aretxabaletarrek ezin izan dute Ordizia mendean hartu. Gol askoko partidua izanda gaur goizean Ibarran jokaturikoa. Ordiziak oso partidu serioa egin du defentsan eta Esti Loitiren neskei zaila egin zaie defentsa hori apurtzea. Bukaeran indarrak hartu dituzte aretxabaletarrek, baina ezin izan dute berdintzea lortu.

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Aretxarteko Ixadebalde azoka

 Aretxabaleta

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Kuriositatea sortu du mojen komentuan egindako beherapenen azokak

 Aretxabaleta

Kuriositatea sortu du mojen komentuan egindako beherapenen azokak

Aurten, estreinakoz, mojen komentuan ari dira egiten Aretxarte merkatarien elkarteko beherapenen azoka eguraldi txarragatik, eta lekuak kuriositatea piztu du herritarrengan. Atzo arratsaldean zabaldu zuten Ixadebalde azoka eta arratsaldean jendea joan-etorrian ibili zen.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Album digitala
Ekipamenduak
Aretxabaletako erdialdean
VW AUDI SEAT SKODAespezialistak